Mendialdea Mankomunitatearentzat kanpaina bat sortu dugu herriko bestetan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea sustatzeko. Kanpainaren irudia eta irudi horien serigrafia 500 ml-ko plastiko birziklatuzko edalontzietan diseinatu ditugu.
Mezuaren hedapena indartzeko, irratiko iragarki bat eta informazio-bideo bat sortu dira, sare sozialen eta whatsApp-en bidez partekatzeko.