PRIBATASUN POLITIKA
Ttipi-Ttapa Fundazioa (G31595473)
Tokiko hedabideen zerbitzuak eta Fundazioak eskaini ditzakeen bestelako zerbitzuak kudeatzea; zerbitzu hauei buruzko informazioa helaraztea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; bere zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.
Zerbitzua emateko datu-tratamenduaren beharra, tratamenduaren erantzulearen legezko interesa, legezko eginbeharrak betetzea eta interesdunak emandako baimen zehatza (legitimazio oinarri nagusiak).
Ekimen batzuetan parte hartzeak edo/eta irabazle edo saridun izateak, interesdunaren identifikazio-datuak eta irudia argitaratzea dakar.
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Ttipi-Ttapa Fundaziora jo dezakezu, helbide honetan: Koskontako bidea, 7, 1., 31770 Lesaka (Nafarroa), e-Posta: info(a bildua)ttipi.eus; telefonoa: (+34) 948 63 54 58
Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa
1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (RGPD) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (LOPDGDD) aipamen berezia eginez, interesdunei jakinarazi nahi zaie webgune, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G31595473 IFZ duen Ttipi-Ttapa Fundazioaren (aurrerantzean Ttipi-Ttapa Fundazioa, Fundazioa edo Tratamenduaren Erantzulea), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.
2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (izen-emate formulario batzuk betetzean, konparaziora), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (bazkidetza/harpidetza eskatzean edo gure webguneetan nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (errate baterako administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (konparaziora, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko) dira.
Ttipi-Ttapa Fundazioak interesdunen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
3. Webguneak
Ttipi Ttapa Fundazioak honako webgune hauek kudeatzen ditu:
www.erran.eus
www.ttipi.eus
www.ttipitxartela.info
www.kulturkari.com
Fundazioak sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak hauek dira:
Facebook: https://www.facebook.com/ttipi.ttapa/
Twitter: https://twitter.com/ttipi_ttapa, https://twitter.com/Erran_eus,
Instagram: https://www.instagram.com/ttipittapa_erran/
YouTube: https://www.youtube.com/channel/UC_K9PZbZ8ferBZvz7NOl_IQ
LinkedIn: https://es.linkedin.com/in/ttipi-ttapa-fundazioa, https://es.linkedin.com/in/kulturkari
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Ttipi Ttapa Fundazioaren webgune ofizialei, erabili daitezkeen web edo mugikorren aplikazioei eta Fundazioaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Datu pertsonalak biltzea
Ttipi-Ttapa Fundazioak ez dio interesdunari datu pertsonalak emateko eskatzen bere zerbitzuak aurre eramateko; alabaina, fundazioak hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izanen da interesdunak datu pertsonalak ematea.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian hartuko ditu, bere helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo interesdunen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Interesdunak era askean eta borondatez emanen ditu bere datuak. Ttipi-Ttapa Fundazioak interesdunak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Ttipi-Ttapa Fundazioaren webguneetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen interesdunak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera eginen duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituen interesdunak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Fundazioak noizbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.
Interesdunaren ardura eta beharra izanen da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Ttipi-Ttapa Fundazioak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Interesduna bera izanen da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webguneen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webguneen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
5. Datuak tratatzeko helburuak
Ttipi-Ttapa Fundazioak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta off line) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburuak honako hauek dira:
- Bazkideak/Harpidedunak. Bazkidea izateko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Ttipi-Ttapa Fundazioak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak honako hauek dira: Ttipi-Ttapa Fundazioaren bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); fundazioak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Ttipi-Ttapa Fundazioaren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Ttipi-Ttapa Fundazioari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bazkidetza egiteak tratamendu hauek onartzea dakar.
- Interesdunak / Eskatzaileak. Ttip-Ttapa Fundazioarekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz (errate baterako Zorion Agurrak, Iragarki Sailkatuak, eta abar) edo beste baliabideren bitartez, Ttipi-Ttapa Fundazioak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako eskaria edo ekarpena kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta Ttipi-Ttapa Fundazioari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak izena ematean Ttipi-Ttapa Fundazioari bere datuak helburu hauekin kudeatzeko berariazko baimena ematen dio. Era berean, kontrakoa adierazi ezean, Fundazioak (bere legezko interesean oinarrituta) zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaliko dizu.
- Ekimenetan parte hartzea. Ttipi-Ttapa Fundazioak antolatutako ekimenetan (zozketak, lehiaketak, txapelketak, eta abar) parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Ttipi-Ttapa Fundazioak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko eta Ttipi-Ttapa Fundazioari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izanen dira. Era berean, zure kontakturako datuak Ttipi-Ttapa Fundazioak dituen kolaboratzaile zuzenei komunikatuak izen daitezke (saria modu egokian kudeatu ahal izateko). Interesdunak izena ematean Ttipi-Ttapa Fundazioari goian adierazitako baldintzetan bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio. Kontrakoa adierazi ezean, Fundazioak (bere legezko interesean oinarrituta) zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaliko dizu.
- Curriculumak. Fundazioak webgunetan dauzkan baliabideren bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabideren bitartez curriculuma bidali badiguzu, Ttipi-Ttapak jakinarazi nahi dizu zure datuak fundazioaren tratamendu sisteman gordeko direla. Zure datuak fundazioak burutu ditzakeen langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Ttipi-Ttapa Fundazioak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
6. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Ttipi-Ttapa Fundazioak dituen webguneetan sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak egon daitezke. Ttipi-Ttapa Fundazioak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webguneetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Ttipi-Ttapa Fundazioarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den interesdunari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookieen politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Ttipi-Ttapa Fundazioaren menpe.
7. Ttipi Ttapa Fundazioa sare sozialetan
Ttipi-Ttapa Fundazioak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, fundazioarekin edo honen jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izanen dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Ttipi-Ttapa Fundazioaren profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio fundazioari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Ttipi-Ttapa Fundazioak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, fundazioarekin edo honen jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Ttipi-Ttapa Fundazioari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Ttipi-Ttapa Fundazioa sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Ttipi-Ttapa Fundazioaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Ttipi-Ttapa Fundazioak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izanen da. Ttipi-Ttapa Fundazioak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Ttipi-Ttapa Fundazioak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Ttipi-Ttapa Fundazioak Facebook, Instagram, Twitter, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du erran nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Ttipi-Ttapa Fundazioak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Ttipi-Ttapa Fundazioak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izanen ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan «gustatzen zait» sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Ttipi-Ttapa Fundazioak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Fundazioak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
8. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Ttipi-Ttapa Fundazioa. Koskontako bidea, 7, 1., 31770 Lesaka (Nafarroa), telefonoa: (+34) 948 63 54 58 edo, bestela, info(a bildua)ttipi.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
9. Segurtasun-neurriak
Ttipi-Ttapa Fundazioak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, interesdunei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Ttipi-Ttapa Fundazioaren erantzukizunpekoak.
Interesdunak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko (+34) 948 63 54 58 telefono zenbakia edo info(a bildua)ttipi.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
10. Indarraldia
Ttipi-Ttapa Fundazioak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Ttipi-Ttapa Fundazioak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria toki berean argitaratuko du, eta interesduna berehala ohartuko da. Horregatik, Ttipi-Ttapa Fundazioak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
11. Jurisdikzioa
Ttipi-Ttapa Fundazioa eta interesdunaren artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Ttipi-Ttapa Fundazioa eta interesduna, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñeko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.