Kit Digitala laguntza publikoen programa bat da, ‘Next Generation UE’ funtsekin finantzatua. Horren bidez, Espainiako enpresa-sarearen digitalizazioa bultzatu nahi du Gobernuak. 50 langile baino gutxiagoko enpresek eta autonomoek 2.000 eta 12.000 euro bitarteko “bonu digital” horiek eska ditzakete eragile digitalizatzaileen bidez irtenbide teknologikoak kontratatzeko eta haien negozioak optimizatzeko.

3.067 milioi euroko aurrekontua du programak, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean, Espainia Digitala 2025 agendan eta ETEak Digitalizatzeko 2021-2025 Planean sartzen da.

Nork eska dezake

Kit-digitala?

ETEak
1 eta 49 artean

Gobernuak ezarritako baldintzak betetzen dituzten langileak eta autonomoak.

Laguntzen zenbatekoaren artekoa hau da:

2.000 eta 12.000 €

Eta enpresaren tamainaren eta ezarri nahi dituzten soluzio teknologikoen araberakoa izanen da.

Laguntza horiek eskatzeko, agente digitalizatzaile batekin edo batzuekin harremanetan jarri beharko duzu, eta horiek Gobernuarekin bitartekari gisa jardungo dute.

Enpresaren segmentuaren arabera, gehienez zenbateko hau eska dezakezu:

I. segmentua

10-49 langile → 12.000 €

II. segmentua

3-9 langile → 6.000 €

III. segmentua

0-2 langile → 2.000 €

Nola lagun zaitzakegu
Kulturkarin?

Webgunea eta Interneteko presentzia

Zure web orri autogestionagarria + SEO Web posizionamendua sortu, ingurune digitalean ikusgai izan zaitezen.

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

2.000 €

Laguntzaren gehieneko zenbatekoak, kategoria eta segmentuko:
  • I. segmentua: 1 eta 3 langilez osaturiko enpresak: 2.000
  • II. segmentua: 4 eta 9 langile arteko enpresak: 2.000 €
  • III. segmentua: 10 eta 50 langile arteko enpresak: 2.000  €

 

Hona hemen soluzioaren osagaiak:

  • Domeinua urtebetez.
  • SSD ostatatzea (hosting), urtebetez.
  • SSL Let’s Encrypt ziurtagiria.
  • e-Posta kontuak: 3 kontu.
  • Mugikorretarako eta tabletetarako optimizazio-diseinua (Responsive).
  • Gehienez 4 atal.
  • Harremanetarako formularioa.
  • Alta Googlen.
  • SEO optimizazio basikoa 

1.200 €tik aurrera*

* Prezio BEZa gabe. Onuradunak BEZ osoa ordaindu behar du, zergak ez baitaude sartuta.

Gogoratu:

  • Kit digitalak proiektu baten % 100 diruz lagundu dezake.
  • Laguntza sarrera-ordenaren arabera emanen da.
  • Zure negozioari buruzko autodiagnostiko-test erraz bat egin behar duzu.

Merkataritza elektronikoa

Zure online denda diseinatuko dugu, eta zure katalogoari alta ematen diogu, Interneten saldu ahal izateko.

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

2.000 €

Laguntzaren gehieneko zenbatekoak, kategoria eta segmentuko:
  • I. segmentua: 1 eta 3 langilez osaturiko enpresak: 2.000
  • II. segmentua: 4 eta 9 langile arteko enpresak: 2.000 €
  • III. segmentua: 10 eta 50 langile arteko enpresak: 2.000 €

 

Hona hemen soluzioaren osagaiak:

  • Domeinua urtebetez.
  • SSD ostatatzea (hosting), urtebetez.
  • SSL Let’s Encrypt ziurtagiria.
  • Produktuen alta (Excel batean eman behar dituzu).
  • e-Posta kontuak: 3 kontu.
  • Online ordaintzeko metodoak.
  • Mugikorretarako eta tabletetarako optimizazio-diseinua (Responsive).
  • Harremanetarako formularioa.
  • Alta Googlen.
  • SEO optimizazio basikoa 

2.400 €tik aurrera*

* Prezio BEZa gabe. Onuradunak BEZ osoa ordaindu behar du, zergak ez baitaude sartuta.

Sare sozialen kudeaketa

Sare sozialen estrategia bat diseinatuko dugu, eta zure negozioa bultzatzeko eta zure xede-publikoarekin konektatzeko kudeatzen ditugu.

GEHIENEKO DIRULAGUNTZA

2.500 €

Laguntzaren gehieneko zenbatekoak, kategoria eta segmentuko:
  • I. segmentua: 1 eta 3 langilez osaturiko enpresak: 2.500
  • II. segmentua: 4 eta 9 langile arteko enpresak: 2.500 €
  • III. segmentua: 10 eta 50 langile arteko enpresak: 2.500 €

 

Hona hemen soluzioaren osagaiak:

  • Social Media Plan. Sare sozialen estrategia bat zehaztuko dugu, negozioa haztea helburu duena, enpresak lortu nahi dituen xedeari eta helburuei jarraituz.
  • Sare sozialen monitorizazioa. Argitalpenen eragina metriken bidez monitorizatuko dugu, sare sozialen estrategiarekin jarraitu edo aldatzeko.
  • Sarearen optimizazioa/Ikuskaritza Sozial Ertaina. Kanal guztiak aztertuko ditugu zure sare sozialen errendimendua optimizatzeko.
  • Sare sozial baten kudeaketa. Gutxienez sare sozial batean administratuko dugu zure negozioaren profila.
  • Asteko postak argitaratzea. Hilean gutxienez 4-6 sarrera argitaratuko ditugu.

1.500 €tik aurrera*

* Prezio BEZa gabe. Onuradunak BEZ osoa ordaindu behar du, zergak ez baitaude sartuta.

Nola eskatzen dut bonoa?

Bete beharreko baldintzak

  • Enpresa txikia, mikroenpresa edo autonomoa izatea.
  • Enpresa kategoriak definitzen dituzten finantza eta benetako mugak betetzea.
  • Alta egoeran egotea eta deialdi bakoitzean ezartzen den gutxieneko antzinatasuna izatea.
  • Enpresa krisian ez egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
  • Europako Batzordeak legez kanpoko laguntza eta merkatu bateratuarekin bateraezina deklaratu duen berreskuratze-agindu bati lotuta ez egotea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuetan ez sartzea.
  • “minimis” laguntzen muga ez gainditzea (laguntza txikiak).

Eskaera prozesua

    1. Inskribatu zure negozioa Acelera pyme-n
    2. Osatu diagnostiko digitaleko testa
    3. Aukeratu digitalizatzaileen katalogoan interesatzen zaizkizun irtenbide teknologikoak eta bete laguntza-eskaera
    4. Sartu zure Kit Digitalean agente digitalizatzaile baten bidez.

Galde iezaguzu, prozesuarekin lagunduko dizugu.

Nola izapidetu Kit-digitala?

Eskabideak deialdia argitaratu eta hurrengo 3 hilabeteetan aurkeztu ahal izango dira.

Baldintza guztiak betetzen badituzu eta autoebaluazio digitaleko testa egin baduzu, irtenbide digitalen katalogoan zure negoziorako zein interesatzen zaizkizun bilatu eta agente digitalizatzailearekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar.

Laguntza ematen denetik aurrera, 6 hilabeteko epea izango duzu agente digitalizatzailearekin digitalizazio-soluzioak emateko akordio bat sinatzeko. Bertan, ezarriko diren soluzio teknologikoen ezaugarriak, gauzatzeko eta garatzeko epea eta bonu digitalaren zenbatekoa zehaztuko dira, besteak beste.

Soluzio digitalak bi fasetan ezarriko dira:

 

Lehenengo fasea (3 hilabete)

  • Konponbideak emateko akordioa baliozkotzea.
  • Soluzio teknologikoa ezartzea eta garatzea.
  • Agente digitalizatzaileari lehen ordainketa egitea.

Bigarren fasea (12 hilabete)

lehenengo faktura ematen den egunetik aurrera:

  • Onuradunak zerbitzuaren adostasunaren egiaztagiria aurkeztea.
  • Adostasuna egiaztatzea.
  • Agente digitalizatzaileari bigarren ordainketa egitea.

Jarri gurekin harremanetan,
gustura lagunduko dizugu.

kulturkari@ttipi.eus
Tel.: (+34) 948 63 54 58
Koskontako bidea 7-1. Lesaka (Nafarroa)

KULTURKARI