AIREKO IRUDIAK ETA IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKZIOAK
Publikoarekin emozionalki konektatuko duen ikus-entzunezko edukia sortzea gustatzen zaigu. Baina emaitza ikusgarria izan dadin, irudimena eta sormena izateaz gain baliabide tekniko egokiak eskura izatea ere garrantzitsua da. Kulturkarin elementu tekniko berritzaileak erabiltzen ditugu: aireko bideoak eta argazkiak, 360º-ko kamerekin hartutako irudiak, animazioak… Â

Bideo korporatiboak enpresentzat
Promoziorako bideo edo erreportaje bat airetik hartutako irudiekin edo 360º-ko irudiekin eginez gero, komunikazioari originaltasuna eman bidenabar, publikoa hunkitzeko modu ezin hobea izan daiteke. Enkargu bakoitzaren helburua ahalik eta gehien zainduz,soluzio originalak eskaintzen ditugu.Â

Komunikazio eta dokumentazio lanak udal eta erakundeentzat
Dronearekin hartutako irudiak aproposak izan daitezke udal eta erakundeen komunikazio eta dokumentazio lanak egiteko. Aireko irudiek ikuspegi paregabea eskaintzen dute udalerria sustatzeko, ekitaldiak dokumentatzeko, azpiegiturak erakusteko eta, azken finean, herritarrekin modu berritzailean konektatzeko.Â

Higiezinen agentzia eta turismorako bideoak
Etxe bat saltzerakoan edo landetxe baten aurkezpenean, inguruko edertasuna irudi eder batzuekin erakustea garrantzitsua da bezeroaren atentzioa harrapatzeko. Aireko irudiek bikain aberasten dute etxeaz eman nahi den informazioa, gero eta garrantzia gehiago ematen baitiogu etxe barneari ez ezik, inguruan dugunari ere.
